Memoria historikoa
Kortezubin herriko memoria historikoa berreskuratu, zaindu eta ezagutarazteko konpromisoa dugu. "Kortezubi 1900-1945" proiektuaren bidez, herriko memoria historikoa berreskuratzeko lanaren emaitza. Horrela, gerra zibilaren eta frankismoaren garaiko herriko memoria historikoa babestuko dugu. Herritar nagusien laguntza funtsezkoa izan da horretarako.

Bizipenak ahanzturatik ateratzea eta garai hartako oroitzapenak, dokumentuak eta testigantzak gordetzea ezinbesteko urratsa da gerra zibila eta gerraostea pairatu zuten kortezubitarren oroimena erreparatzeko.
“KORTEZUBI 1900-1946” liburuaren aurkezpena
Kortezubiko Udalak "Kortezubi 1900-1946" liburua aurkeztu eban gabonilaren 19an, herriko memoria historikoa ikertu eta berreskuratzeko proiektuaren emoitza.
Kortezubiko Udalak "Kortezubi 1900-1945" proiektua jarri eban martxan 2021eko martian, herriko memoria historikoa babesteko eta gerra zibilaren eta frankismoaren garaiko herriaren errealidadea ezagutarazteko. Herriko memoria historikoa berreskuratzeko lana, Kortezubiko bizilagunen parte-hartze parebakoagaz garatu da. Ikerketa-proiektu horren emoitza izan da "Kortezubi 1936-1945" liburua, Patxi Juaristi EHUko irakasle, euskaltzain urgazle eta Gabriel Aresti Katedraren zuzendariak idatzi dauena.








