ERLIJIO-ONDAREA

Kortezubik izaera espiritual eta erlijiosoko ondare kultural eta arkitektoniko miresgarria du. Gure ohiturak eta historia ilustratzen dituzten eraikinak dira.

Santiago Apostoluaren parrokia-eliza

Herriko Plazan aurkituko duzu, balizko uholdeetatik babesteko modu estrategikoan eraikitako goragune batean. Tenplu gotikora (XV. mendea) harmailadi batetik iristen da.  Eliz atarian gurutz tokia nabarmentzen da. Tenpluaren barruan arreta jarri ur bedeinkatuaren harrian, ur bedeinkatu ontzi bihurtutako hagaburutxo erromaniko bat, kronologikoki XII. mendekoa izan daitekeena. Gizon bati hozka egiten dioten sugeen erliebeak ditu. Aldarearen absidean urre-koloreko erretaula eder bat dago, churrigueresko estiloaren erakusgarri bikaina. Duela gutxi zaharberritutako organoa ere baliotsua da.

Aprobetxatu bidaia inguru zoragarriko ermitak bisitatzeko.

Ermitak

Kortezubiko ermitak herrikoiak dira, harlangaitzez eginak, eta erlijio-erabileraz gain, gizarte-funtzio garrantzitsua zuten topagune gisa. Horietako gehienak panoramika ederrekoak dira.

 

San Millan baseliza


Idokiliz auzoan kokatua. Ermita gotiko hau 1619ko dokumentuetan aipatzen da. Aipagarriena ate-zangoetan duen arku konopiala da, eskualde honetako ermitetako sarbiderik ederrenetako bat, zalantzarik gabe.


San Pedro Apostoluaren ermita


Oma haranean kokatua. Eraikin xumea da, XVI. mendekoa, baina, ziurrenik, aurreko beste ermita bat ordeztu du; izan ere, San Pedro izena duen ermita bat dago dokumentatuta Oma auzoan, XIV. mendean. San Pedroren, Bihotz Sakratuaren eta Karmengo Ama Birjinaren irudiak gordetzen ditu.


San Esteban baseliza


Enderika auzoan kokatua. Ermita honek plaka batekin gogorarazten du San Esteban izan zela lehen kristau martiria. Errenazentista estilokoa da eta haritz lepatu sendoek zaintzen dute. Landa-ingurune eder baten goialdean dago, landutako baserri eta landen artean. Bertara, ibiltarien bidegurutze honetara, oinez hel zaitezke Gernika-Lumotik, baita Kortezubiko erdigunetik ere, padurako pasabidetik. Erreparatu isiltasunari, naturari eta ikustatu itsasoa.


Santimamiñe baseliza


Ereñozarren magalean kokatuta dago eta inguruko zaharrenetakoa izan liteke. Bere eraikuntza XV. mendekoa izan liteke eta elementurik interesgarrien artean tamaina ezberdineko hiru eguzki motibo ditu: hiru elementuak baselizaren inguruan dagoen Santimamiñeko antzinako nekropoliko hilarriak dira (VI-VII. mendeak). C.) eta eraikina eraikitzeko berrerabili ziren.


Herriko ondarea

 

Terlegiz teileria

Industria hastapeneko instalazio hau, lurraren malda naturalera egokitua, teilak eta adreiluak egiteko labe bat da, 1982an aurkitutako ondarea. Teileria XVII. mendean erabili zen, tokiko eskaria asetzeko. Kortezubitik Santimamiñera doan errepidean dago. Arkeologikoki induskatu da eta balioa eman zaio.

Bolunzuloko errotak

XVI. mendean eraiki ziren eta bi errota hauek XX. mendearen erdialdera arte funtzionatu zuten. Ziurrenik jabetza komunalekoak izan ziren, eta horrek eredu bakar bihurtzen ditu eremu honetan.

Azalpen teknikoaz haratago, atentzioa ematen du espazioaren edertasunak. Oma haranean ezkutatutako txoko bat, bisitaria harritzen duena. Landaretzak erroten harrizko hondakinak hartu ditu, eta ibaiari lotuta, konposizio ederra sortzen dute..