KORTEZUBI


Ezagutu gure historiaurreko mihisea


Kortezubi natura, historia eta artearen mosaiko bat da Urdaibaiko Biosfera Erreserbako landa-ingurune idiliko batean. Paisaia-aniztasun bikainak padurazko panoramika zinbriagarriak eta barne-haran harroak lotzen ditu.

KOKAPENA


Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago, eta paisaia bikaina eskaintzen dizu, itsasadarrera zabalik eta lasaia barrualdean.


NOLA IRITSI

Historia, artea, natura,
emozioak azalean


Irisgarria, originala, lasaia.
Bizi Kortezubi zure erritmora

 


 Paduratik paseatu, mendian mendi-ibiliak egin, historiaurreko kobazulo bat ezagutu, margotutako baso artistiko baten plastikotasuna deszifratu, paisaia zipriztintzen duten baserrien edertasun landatarraz gozatu edota Km0 menu bikaina dastatu…

Zatoz asteburu baten eta primeran pasatuko duzu.

 

Eta familian denbora igarotzeko


Herriaren erdigunea aproposa da ibilbide bat hasteko, baita itzultzeko eta atsedenaldiaz gozatzeko ere. Plaza xume hau espazio polita, zabala eta erosoa da. Dena hurbil dago, aparkaleku zabal bat, udal taberna, txikienen gozamenerako haurrentzako parkea, saskibaloi-saskiak eta futboleko porteriak ere bai,  indarrak eta dibertitzeko gogoa geratzen bazaizkizu.