INGURUNEA

Urdaibai gure kostaldeko gune babestu baliotsuenetako bat da, eta Euskadiko Biosfera Erreserba bakarra.

Kortezubiko mosaiko naturalak berau definitzen duten ekosistemetako hiru hartzen ditu: padura, artadi kantauriarra eta landazabal atlantikoa.

kortezubi_bizkaia_urdaibai_turismo_naturaleza_vista panoramica
Kortezubiko paisaiaren bista orokorra.
Marisma_Naturaleza_Kortezubi_Urdaibai_Bizkaia_Marisma
Kortezubiko padura.

Padura


Murgil zaitez paduretan, Oka ibaiaren ibai-ahoaren eskuineko ertzean Kortezubik duen hedaduraren zati handi batean aurkituko duzu. Mareen joan-etorriek estuariotik metro gutxira paisaia txandakatzen dute, itsasoa landetara eta baserrietara eramanez, eta, aldi berean, itsas biodibertsitatea elikatzen dute. Paradisu natural aratz batean sentituko zara, bere edertasun xumeak eta lasaitasunak hunkitu egiten dute.

Itzak, Urdaibaiko kultur paisaia

Kortezubiko Udalak, Busturi, Foru, Gautegiz Arteaga eta Muruetako udalekin batera, padurak historikoki eta kulturalki babesteko konpromisoagaz, gune hauen gaineko ikerketa zabaltzen laguntzen du, azterlanari buruzko “Itzak, Urdaibaiko kultur paisaia” izeneko liburua argitaratuz. Aranzadi Zientzia Alkarteak Urdaibaiko paisaiari buruz egindako ikerketa baten emaitzak batzen ditu liburuak, padurak protagonista direla.

Itzak_kortezubi turismo

“Geure historiak geure paisaia marrazten du. Bizi-iturria den paisaia da, geure nagusiek landu eta modelatu dutena, gure izaeran bizirik dagoen harreman jasangarria. Baina askoz gehiago da. Horregatik, ikertu eta sakondu nahi izan dugu gure historiaren zati garrantzitsu honetan, erabilera komunalak, munen eta polderren sorrera,…gure paisaiari zentzua ematen dion historia, hain zuzen ere”.

Artadia


Beti berdea den Kortezubiko paisaia paregabea ingurua koloreztatzen duen artadi kantauriarreko baso trinkoaren obra da. Baso trinko eta korapilatsua da, ez du altuera handirik, baina zuhaitz, zuhaixka eta liana ugari ditu. Santimamiñeko kobazuloaren inguruan ikusi ahal izango duzu.

Landazabala


Landa zabalak, laborantza landuak, errekak, baserriak... gure ekosistema garrantzitsuenetako bat osatzen dute, landazabal atlantikoa. Mendeetan zehar ingurune naturalari eman zaion erabileraren ondorioz, gaur egun paisaia idiliko bat marrazten du, zentzumen guztiekin goza dezakezuna. Aurkitu gure baratzeetako produktuak azoketan edo inguruko ostalaritza-establezimenduetan.

default
Kortezubiko paisaiaren ikuspegi orokorra.