Memoria historikoa

Kortezubin herriko memoria historikoa berreskuratu, zaindu eta ezagutarazteko konpromisoa dugu. "Kortezubi 1936-1945" proiektuaren bidez, gerra zibilaren eta frankismoaren garaiko herriko memoria historikoa babestuko dugu. Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean egin dugu lan hori, eta herritar nagusien laguntza funtsezkoa izan da horretarako.

Bizipenak ahanzturatik ateratzea eta garai hartako oroitzapenak, dokumentuak eta testigantzak gordetzea ezinbesteko urratsa da gerra zibila eta gerraostea pairatu zuten kortezubitarren oroimena erreparatzeko.