Inguru natural batean paseatzea eta ibilaldi on batez gozatzea gustuko baduzu, Kortezubira etorri behar duzu. Paduran barrena sartzen zaituen egurrezko pasabidean paseatzera animatzen zaitugu. Forua – Gernikara edo Gautegiz Arteagara hainbat norabide aukera ditzakezu.

01

Ibilbide Osasungarria

Paisaiaz eta naturaz gozatzeko ibilbidea. Zirkularra eta segurua da, ondo seinaleztatua eta hornitua, eta diseinu eta profil egokiak ditu askotariko publikoarentzat.

Ibilbide honen abiapuntua Enderika auzoan dago, udaletxeko plazan (herriko erdigunean), eta Terlegiz, Santa Ana, Elorriaga eta Barrutia auzoak zeharkatzen ditu. Ibilbide honek landazabal atlantikoko eta padurako paisaia zoragarriak zeharkatzen ditu, Kortezubiko natura-ondareaz eta biodibertsitateaz gozatzeko. Ibilbide osoa geziekin, oholtxoekin edo balizekin seinaleztatuta dago, eta zenbakikuntza korrelatiboa dute, jarraipena ahalik eta gehien errazteko.

Distantzia guztia: 7,76km

Gehieneko altitudea: 77m

Zailtasuna: Erraza

Paduratik paseatzea


Gautegiz Arteagarantz

Herriaren erditik, Elizako eskailerak igo eta bidea aurkituko duzu. Hartu eskuineko norabidea pasabidean eta 15 minutu eskasean iritsiko zara Bird Centerrera.


Gernika-Lumorantz

Herriaren erditik, Elizako eskailerak igo eta bidea aurkituko duzu. Ezkerreko norabidea hartu egurrezko pasabidean eta eskuinaldekoa hurrengo bidegurutzean.


Forurantz

Herriaren erditik, Elizako eskailerak igo eta bidea aurkituko duzu. Ezkerreko norabidea hartu egurrezko pasabidean eta eskuinaldekoa hurrengo bidegurutzean. 50 bat metrora, eskuinera desbideratu behar duzu berriro, eta gero gurutzatu.

Haran sorginduetatik ibiliz


Oma auzoraino

Basondo auzotik, Santimamiñeko koba dagoen tokitik, Oma auzoko paisaia baliotsuetan zeharreko ibilaldi eder honetaz goza dezakezu. Iraganera bidaiatzeko eta baserriari lotutako bizimodua izan zenaz eta denaz gozatzeko modu bat. Joan-etorria, 5 kilometro inguru


Basobarriraino,
Omako Baso Margotua

Basondo auzoan hasten da ibilbidea, eta handik Basobarrirako bidea hartu behar duzu (2,8 km). Basoan kilometro eta erdiko ibilbide artistikoa dago guztira. Bisita amaitutakoan, itzulerako bideari heldu behar diozu berriro. Gogoratu basoa bisitatzeko sarrera erreserbatu behar dela (doan).